S'abonner à l'émission 2023/05/29 Elkarrizketak eta erreportaiak Durée 10 min

Ainhoako Ama, Elizaren Ama

Ainhoan, denbora estali batean hasi zen proosionea Atsulai mendira 2023ko maiatzaren 29an, Mendekoste astelehenean. 150 pertsona inguruk lagundu zuten beren kantu eta otoitzekin Ama Birjinaren irudia, Ainhoako gizonek eramana.

Galbarioan, Jean-Paul Martinon erretorak natura eta laborariak benedikatu zituen. Han zen ere Baptiste Pochulu bikarioa, Joachim Jauregui erretor ohia eta François Esponde apeza.

250 lagunek parte hartu zuten kapera aintzinean euskarazko mezan, iguzkiak hodeiak zilatzen zituen bitartean.

"Ainhoako Kaperaren Adiskide" elkartearen lehendakariak Pascal Dalia Ezpeletarra hil berri den eraikinaren berritzean parte hartu duen boluntarioetako bat omendu nahi izan du. Iragarri du ere bideko 14 gurutzeak ordezkatuak izanen direla eta Galbarioko urtze irudiak zaharberrituak izanen direla. Hori dela eta, dohaintzak eskatu dira.

Bere homilian, Martinon erretorak Ama Birjina aipatu zuen, Ainhoako artzain gazteari agertu zitzaiona. Tradizio luze baten ondokoak girela azpimarratu du, bihotzetan eta arimetan berritzen den beilaldi baten transmisio bizia. Bere homilia bukatzeko, eskerrak eman zizkion Birjina Maria, Elizaren Amari guzienganako maitasunagatik.

Argazki guziak hemen.

29052023 ainhoako beila
2023
Blues
Partager
  • Copier ce code (Ctrl+C) pour l'intégrer dans votre page :

Une émission présentée par
Rédaction Lapurdi
Journalistes

Propositions

2025/07/14

Esperantzaren beilariak Beloken uztailaren 14ean

200 lagunez goiti izan dira 2025ko uztailaren 14an Belokeko frailetxean iragan euskarazko beilan parte hartu dutenak. Esperantzaren urte sainduko beilarekin batera, Belokeko (...)
Écouter
Partager
2025/07/14

Euskaldunen beila Beloken 2025ko uztailaren 14an

Huna Dominique Errecart apezaren homilia. Belokeko beila uztailaren 14an : argazkiak eta grabaketak hemen.
Écouter
Partager
2025/06/24

Katixima bukaera Okozeko auzoaren kaperan Baigorrin

Mikel Erramouspek proposatzen dauku elgarretaratze horren bilduma bat 2025ko ekainaren 21an.
Écouter
Partager
2025/06/11

Omoneria Erakaskuntza Publikoan Garazin

Iñaki Erramouspe aipatzen dauku Bilgune omoneriaren biziaz baita ere Nafar Gazte elkartearen proposamenak.
Écouter
Partager
2025/06/11

Ainhoan Esperantzaren beilariak Mariarekin !

Mendekoste bestaren biharamunean, ekainaren 9an, astelehenez, jendalde eder bat igan da Atsulai mendira Ainhoan, Arantzetako Ama Birjina ohoratzeko. Argazkiak (...)
Écouter
Partager
2025/06/11

"Noeren ontzia" denen memoria literario erkidea osatzeko atari digitala

Asun Garikano, euskaltzain oso eta egitasmoaren koordinatzaileak aurkeztuko du Baionan ekainaren 11an Euskaltzaindiaren webgunean eskuragarri den hizkuntza (...)
Écouter
Partager