S'abonner à l'émission 2021/01/12 Elkarrizketak eta erreportaiak Durée 10 min

"Oilarra kukuruka" Xipri Arbelbide apezaren azken liburua

Badu mende erdi bat baino gehiago Eliza gaizki doala. Hemen. Gure apezpikuak atzerakoiak direlako ? Izan ditugu goi mailakoak ere, Añoveros, Oscar Romero eta beste. Hogei mendez krisiz krisi handitu da Eliza.

Amurizak kantatzen zuen « moztu obispo kotxe luzeak ». Gaur egun, zenbat kotxe labur ? Mende erdi batez aberastu gara. Oinez edo astoz ibilki zirenak, orain hegazkinez. Ongizateak gaitzeko punpa egin du. Beti goiti doa eta gaurko fedea, mugarik gabeko gorapenean dago. Hor bilatzen dugu zoriona. Ahantzirik gure lurra mugatua dela. Gorapen hori ere bai beraz. Utzi dugu fedea, sinetsi marxismoan, gero kontsumismoan… hondamendirat eramaten gaituela. Eliza eta mundua elkarrekin. Gure haurrei ezin bizizko lur bat utziko diegu. Guk... lurtarren % 20 egiten dugun aberatsok. Beti eta gehiago behar dugunok.

Ongizatea ez da behin ere, gaur egun aberastasunaz beste ametsik ez daukatenen artean bezain gora izan. Eta beti gehiagoren gose. Ur gazia edaten dugu zorion egarria asetzeko. Egarria handitzen duen ura. Lurtarren % 80en bizkar.

Sinestea beheiti doa aberastasuna eta ongizatea jainko dauzkatenen artean. Beste % 80 haiek ez gaituzte heriotzarat eramaten. Berekin daukate bizia. Baina, haiek ere gurekin hiltzerat kondenatzen ditugu bide honi jarraikiz.

Elkar maitatzean dagoela zoriona erran zigun Hark balu arrazoi ? Beharrik, badira oraino ere hori sinesten dutenak. Hasiz hemen berean.

Erein argitaletxea.

"Oilarra kukuruka" Xipri Arbelbide apezaren azken liburua
Partager
  • Copier ce code (Ctrl+C) pour l'intégrer dans votre page :

Une émission présentée par
Rédaction Lapurdi
Journalistes

Propositions

2026/06/12

Appel Détresse elkartea behardunen alde

Azkaine-Senpere aldean ari den Appel Détresse elkarte solidarioa eta humanitarioa aurkeztu digu Claudine Mihura azkaindarrak.
Écouter
Partager
2026/06/03

2026ko Biltzar saria : Marikita Tambourin

Katixa Dolhareren aurkezpena eta Marikita Tambourinen ihardespena.
Écouter
Partager
2026/05/27

2026ko Biltzar saria : Anne-Marie Lagarde.

La 43ème édition du Biltzar des écrivains, le salon des écrivains de Sare, a eu lieu le 6 avril 2026. Le prix du Biltar a été remis notamment à Anne-Marie Lagarde. Présentation (…)
Écouter
Partager
2026/05/20

Sarako idazleen Biltzarra 2026 - Marikita Tambourin : liburu aurkezpenak

Sarako 43. idazleen Biltzarrean aurkeztutako hiru liburuak, Maiatz-ek argitaratuak.
Écouter
Partager
2026/05/13

Sarako Idazleen Biltzarra 2026 : Euskaltzaindiaren liburu aurkezpenak (2/2)

Euskaltzaindiak bi argitalpen berri aurkeztu ditu Saran : Batetik, Battittu Coyos euskaltzain osoak paratu duen Junes Casenave-Harigileren Olerki bildüma, (…)
Écouter
Partager
2026/05/13

Sarako Idazleen Biltzarra 2026 : Euskaltzaindiaren liburu aurkezpenak (2/2)

[Euskaltzaindiak >https://www.euskaltzaindia.eus/euskaltzaindia/komunikazioa/plazaberri/8094-euskaltzaindiak-bi-argitalpen-berri-aurkeztu-ditu-saran] bi (…)
Écouter
Partager