S'abonner à l'émission 2024/11/16 Emankizunak Durée 55 min

« Bernat Etxepare, gizona, garaia eta euskaraz inprimitu lehen liburua »

Aingeru Epaltza, Iruñear idazleak, Bernat Etxepareren biziaz argituko gaitu. Sarasketan sortua, Eiheralarreko erretor eta Donibane Garaziko bikario ere izanen da. Eskolatua zelako seinale. Gaztelako erresumak Nafarrokoari piztu gerla gogorraren garaian bizi izan zen, eta ez da argi zein alderdi hartu zuen orduan.

1545ean inprimatzen du euskarazko lehen liburua : Linguae Vasconum Primitiae edo « Euskararen hastapenak ». Olerkiek argiki erakusten daukute « euskara, jaldi hadi plazara » mundu guziari errateko ari zela.

Gure historia betirako markatu du Bernat Etxeparek, eta merezi du hobeki ezagut dezagun denek.

Donibane Garaziko Herriko Etxean grabatua 2024. Urriaren 12an Nafar Lorialdiaren hilabetea kari – Zabalik elkarteak antolaturik.

« Bernat Etxepare, gizona, garaia eta euskaraz inprimitu lehen liburua »
Aingeru Epaltza, Iruñear idazleak, (Donibane Garaziko HerrikoEtxean grabatua 2024. Urriaren 12an Nafar Lorialdiaren hilabetea kari – Zabalik elkarteak antolaturik).
Partager
  • Copier ce code (Ctrl+C) pour l'intégrer dans votre page :

Une émission présentée par
Rédaction Lapurdi
Journalistes

Propositions

2026/09/28

Jon CASENAVE : « Euskal klasikoen bila » (1/2)

Euskaltzaindiak argitaratu duen liburuaren aurkezpena, Baionako Euskal Museoan grabatua 2026ko ekainaren 25ean. Ikerketa historikoaren 1. partea.
Écouter
Partager
2026/09/08

Orriako beila 2026-09-02 - Bezperak

Urtero bezala, 2026ko irailaren 2an, beilari anitz bildu ziren Orriako Amabirjinaren beilan Nafarroan. Aurten, batzar buru Michel Cartatéguy apepizpikua zen eta organoan (…)
Écouter
Partager
2026/06/16

Beñat Oyharçabal-i omenaldia

Hizkuntzalaria, ikertzailea, erakaslea eta euskaltzaina Ziburuko 7. euskal liburu eta disko azokan omendua izan da, 2026ko ekainaren 6an. Ekitaldi honetan, hurrenez hurren, Maialen Tapiaren aurkezpena entzunen duzue, Celine Mounole (…)
Écouter
Partager
2026/06/02

Ttunttuneroen gizartea 3/3

Ttunttuneroen gizartea liburuaren aurkezpen musikatua Xabier Itzaina (ikerlaria) eta Xabi Etxeberri-rekin (soinularia)
Écouter
Partager
2026/05/26

Ttunttuneroen gizartea 2/3

Ttunttuneroen gizartea liburuaren aurkezpen musikatua Xabier Itzaina (ikerlaria) eta Xabi Etxeberri-rekin (soinularia)
Écouter
Partager
2026/05/19

Ttunttuneroen gizartea 1/3

Ttunttuneroen gizartea liburuaren aurkezpen musikatua Xabier Itzaina (ikerlaria) eta Xabi Etxeberri-rekin (soinularia). (Apirilaren 10ean - Baigorrin)
Écouter
Partager