S'abonner à l'émission 2023/04/07 Les Homélies

Bazko mezua 2023 - Marc Aillet, Baionako apezpikua

Kristoren herioaren eta piztearen Bazko misterioa ospatzerat apailatzen ari giren garai huntan, gure herritarrak kezkaturik daude : gogoak antsia eta tentsiotan dira. Nolaz ez arranguratuak izan partikulazki bortizkeria emendatuz doalarik gure gizartean : Hiri inguruetarik munduko hegaletaraino, gerla nonahi da, partikulazki Ukrainian ; herrien artean bai eta familietan ere berdin. Ez dugu ahantzi nahi ere Donibane Lohizuneko Akineko San Tomas lizeoan, garizuma hastapenean, bortizki zafratu duen izigarrikeria : hor, irakasle bat, Agnès Lassalle, bere ikasgelan garbitua izan da, bere erakasle lan ederraren egiten ari zelarik. Eta beti lan eta otoitzean ari gira zauriak senda diten. Hori da gaizkiaren misterioa, herio ezin ulertuaren misterioa, gure bizian hainbeste aldiz nahigabe sartzen dena.

Bainan Piztearen bestak sentsu bat emaiten dio ainitzi ezin pasatuzko pareta bat iduritzen zaiotenari. Bazko leloan kantatuko dugun bezala : “Herioa eta bizia guduka izigarri batean sartu ziren. Biziaren nagusia hil zen ; pizturik, errege da”.

Bere pasionean eta gurutzeko herioan, Jesusek bere gain hartu ditu mendetan barna bilduak ziren bortizkeria eta gizonen herra guziak, betirako garaitzen zituela. Bere maitasun opari eztian, herioa betikotz garaitu du. Hura da gure Esperantza !

Gure inguruan atsegabe eta penetan dauden ahulenak, harek ditu kuraiez betetzen, eta bizitzeko laguntzen. Jesus piztuak ditu, gure urrikalmendu erneaz eta Zeruari gure otoitzaz, sofrikario guziak bere argi eta maitasun presentziaz betetzen.

Piztean sinesten ez duen mundu materialista batean, Jesusek ditu katekumeno helduak ateratu esperantza galdua zuten ilunetarik, mundu ezazol edo berdin fedearen kontrako batetarik : giristino fedearen hiru sorkuntza sakramenduak hartuko dituzte Bazko beilan. Gerota gehiago dira Frantzian, eta gehienak gazteak. Horiek dira Jesus bizi delako frogarik ederrenak !

Bai, gure fedearen sua berpiztu dezagun Bazko beilako su berrian, eta gure konfiantxa ezar dezagun deblauki Piztea eta Bizia den Jesusen baitan. Hark bakarrik ditu betiereko Biziaren hitzak !

Guzieri Bazko besta on eta saindu !

+ Marc Aillet,
Baiona, Lezkar eta Olorongo apezpikua.

Erdaraz - en français.

07042023 bazko mezua 2023 marc aillet
2023
Blues
Partager
  • Copier ce code (Ctrl+C) pour l'intégrer dans votre page :

Une émission présentée par
Monseigneur Marc Aillet
Présentateur(trice)

Propositions

2025/04/15

Messe Chrismale à la cathédrale de Bayonne

Homélie de Mgr Marc Aillet le 15 avril 2025. Ecouter l’intégralité de la célébration. Voir les photos et les vidéos.
Écouter
Partager
2025/04/14

Message de Pâques 2025

Mgr Marc Aillet. Pour lire le message. Euskaraz - en basque.
Écouter
Partager
2025/04/14

Bazko mezua 2025

Marc Aillet jaun apezpikua. Mezua irakurtzeko. Erdaraz - en français.
Écouter
Partager
Écouter
Partager
Écouter
Partager
2024/12/29

29 décembre 2024 - Ouverture de l’Année Sainte à la cathédrale de Bayonne

Homélie de Mgr Marc Aillet. L’Année Sainte a été ouverte dans les trois cathédrales : voir ici.
Écouter
Partager